Haur eta nerabeentzako programazioa aurkeztu du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 15a, 13:42

Uztailerako haur eta nerabeentzako hainbat ekintza antolatu ditu Elorrioko Udalak. Ekintzetan parte hartzeko izena eman beharko da ekainaren 16tik 22ra bitartean. 

Hainbat tailer, irteera eta jardueraz antolatu ditu uztailerako Elorrioko Udalak. Udaletik jakitera eman dutenez, bertan parte hartu gura dutenek ekainaren 16tik ekainaren 22ra bitartean egin beharko dute izen ematea. Izena emateko bi bide daude, modu telematikoan, esteka honetan klik eginda, edo aurrez aurrekoa, udaletxean bertan. 

Egutegia:
Uztailaren 6tik 10era (6-8 urteko haurrak)
Uztailaren 13tik 17ra (9-11 urteko haurrak)
Uztailaren 20tik 24ra (12-14 urteko haurrak)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!