Ekainaren 30era arte luzatu dute Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartel proposamena aurkezteko epea

Anboto 2020ko eka. 8a, 13:10

Elorrioko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela lehiaketa bidez aukeratuko da beste urte batez.  Irailaren 5tik 13ra bitartean ospatuko dira 2020ko Ferixa Nausikoak.

Kartela aukeratzeko, herritarrek bozkatu ahalko dute gustokoen duten proposamena; horrez gainera, epaimahai teknikoa ere egongo da. 500 euroko saria irabaziko du proposamen irabazleak.  Ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira proposamenak. Lehiaketako oinarriak Elorrioko Udaleko webgunean daude ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!