Ekainaren amaierarako Eleizaldeko igerilekuak zabaltzea aurreikusten du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 8a, 08:46

Elorrioko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, hilaren amaierarako Eleizaldeko igerilekuak zabaltzea aurreikusten dute. Hala ere, irekiera nola gauzatuko den zehazten ari dira. 

Horrez gain, alarma egoeraren eraginez etenda egon diren beste hainbat zerbitzu dagoeneko martxan jarri dituzte. Asteburutik autokarabana gunea, txitxiburduntzi gunea eta hilerria zabalik daude. Ekainaren 12an, berriz, Turismo Bulegoa irekiko dute, eta bertako zerbitzu guztiak erabilgarri egongo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!