Elorrioko Udalak bertan behera utzi behar izan ditu udaleku irekiak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 29a, 15:42
Artxiboko irudia

Udaleku irekiak bertan behera utzi behar izan dituzten arren, haur eta nerabeentzat bestelako ekintzak aztertzen dabiltzala jakitera eman du Elorrioko Udalak.

Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, aurtengo udalekuak bertan behera utzi behar izan ditu Elorrioko Udalak. Ohar bidez jakitera eman dutenez, "adingabeen segurtasuna bermatzea eta COVID-19 elkarri kutsatzea saihestea" erabakiaren oinarria.

Hala ere, Berbarorekin, udaleku irekiak antolatzen dituen enpresarekin, harremanetan daudela eta haur eta nerabeentzat ekintza batzuk prestatzeko lanean dabiltza azaldu dute. “Ez da erabaki erraza izan, badakigulako zer garrantzitsua den ekintza hori familia askorentzat. Hori dela eta, ordezko aukerak aztertzen ari gara” adierazi du, Maria Herrero, alkateordeak .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!