Ekainaren 1ean zabalduko dute Elorrioko liburutegia

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 28a, 09:00

Hainbat segurtasun neurri hartuta ekainaren 1ean ateak zabalduko ditu Elorrioko liburutegiak. 

Hauek dira hartuko dituzten neurriak: 

1. Itzulketak: Itzulketak Iturri Kultur Etxeko sarreran dauden kutxetan egin beharko dira. 

2. Liburutegira sarreraik ez: Momentuz ez da sarrera librerik egongo. Maileguak aldez aurretik eskatu beharko dira eta Iturri Kultur Etxeko sarreran jasoko dira. 

3. Maileguen eskaera: Maileguak telefonoz, emailez edo online katalogoa erabiliz eskatu ahal izango dira. 

4. Segurtasun neurriak: Eskaeretako materiala higiene neurriak jarraituz entregatuko dute. 

5. Jasotzeko ordutegia: Astelehenetik barikura: Goizez (10:00-12:00) eta arratsaldez (17:00-19:00)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!