Ikastolako kideek jakitera eman dutenez, urtebete pasa dute maiatzaren 31ri begira eta horregatik maiatzaren 31 ospatu nahi
dute. "Gure leloak adierazten duen bezalaxe egunari helduko diogu, indarrez eta gogoz. #helIbilaldiari #helegunari #helhorri". Hori horrela, domerako Txintxirriko kideek Ibilaldiko webgunearen bitartez eskainiko den saio berezi bat antolatu dute. Saioa 11:00etan hasiko da, eta bertsoak, musika, dantza, magia eta bestelako ikuskizunak aurkituko dituzte webgunera sartzen direnek.
Ibilaldia urriaren 18an
Maiatzaren 20an, berriz, Ibilaldia urriaren 18an egingo dutela jakitera eman zuen Ikastolen Elkarteak. Eta prentsa ohar bidez Txintxirrikoek jakitera eman dutenez, beraiek "dagoeneko jarri dira data berriari begira".
.