Urriaren 18an Elorrion Ibilaldia ospatuko dutela iragarri dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 20a, 11:22

Ikastolen Elkartearen eta ikastolen jaietako ordezkariek prentsa agerraldia egingo dute gaur goizean. Bertan, iragarri dutenez udaberrian hainbat jai egingo dituzte, tartean Ibilaldia. 

Covid-19aren krisiaren ondorioz, maiatzaren 31n egitekoa zen Ibilaldia atzeratu egingo zutela iragarri zuten prentsa agerraldi bidez apirilaren 4an. Gaur, berriz, urriaren 18an Elorrion Ibilaldia egingo dutela iragarri dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen jaietako ordezkariek. "Buru belarri ibili gara lanean,  hainbat gauza aztertu ditugu, eta udazkenean ikastolen aldeko hainbat jai ospatzea erabaki dugu", jakitera eman du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.  "Zorotatuta gaudela esango digu bateren batek. Gaurko egoeran hala da, baina gu udazkenera begira jarri gara, eta aukera ikusten dugu jaiak egiteko. Ez dugu etsi nahi", jarraitu dute ikastolen jaietako ordezkariek. Hori horrela, urriaren 18an Elorrion Ibilaldia egingo dute, baita Araba Euskaraz Amurrion ere. Irailaren 20ean Herri Urrats Senperen eta Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabona Zizurkilen.  

"Jai hauek ez dira orain artekoak bezalakoak izango. Jaiak berasmatzen gabiltza, egoera zail honetan gizarteari erantzun egoki bat eman asmoz. Ikastolen jai berrituak antolatuko ditugu eta desiatzen gaude jai hauek zuei eskaintzeko", esan du Josune Bañales Ibilaldia Elkarteko lehendakariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!