Nagusien egoitzan "hainbat edariri %10eko eta %20ko igoera" aplikatuko zaiela kritikatu du Elorrioko EAJk

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 15a, 15:44
Artxiboko irudia

Elorrioko EAJk prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Aldatsekuan dagoen Nagusien Egoitzan hainbat edariri %10eko eta %20ko igoera aplikatzea onartu dute.

"Gaur goizean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean prezioen eguneraketa eztabaidatu da, eta EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak  igoera aplikatzea onartu dute", azaldu dute EAJko kideek. Eta jeltzaleek igoera "gehiegizkoa" dela kritikatu dute oharrean. "Igoerarekin erretiratuek eta desgaitasuna duten pertsonek ordainduko dituzten kafe eta edalontziko kafesnearen prezioak 10 eta 20 zentimo igoko dira, hurrenez hurren. Balio berri hauek erretiratuta ez dauden pertsonek ordaintzen dutenaren parekoa izango da, baita kalean aurkitu dezaketen prezioen antzerakoa ere", jarraitu dute jeltzaleek. 

Bestalde, Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak aitortu du 2012tik ez dela preziorik igo, eta igoearen bat egitea "justifikagarria" dela. Hori horrela, %7ko igoera baino handiagoa ez izatea proposatzen du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!