Elorrioko Kirol Astean izena emateko aukera

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 9a, 10:17

6 eta 12 urte bitarteko gazteentzat antolatu dituzte ekintzak. 

Herriko hainbat kirol-talderekin batera, Kirol Astea antolatu du Elorrioko Udalak apirilaren 14tik 17ra. Gaztetxoek kirola praktikatzea helburu duen ekimenean dagoeneko izena-emateko aukera dago. Izen-ematea HAZen, Iturri Kultur Etxean edo Kiroldegian egin beharko da apirilaren 1a baino lehen. 

Egitaraua

Apirilak 14
Goizean: Txirrindularitza
Arratsaldean: Saskibaloia

Apirilak 15
Goizean: Txikibox
Arratsaldean: Xakea

Apirilak 16
Goizean: Errugbia
Arratsaldean: Areto-futbola

Apirilak 17
Goizean: Mendi-irteera
Arratsaldean: Atletismoa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!