Ane Gabarain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Susana Soleto eta Asier Sota dira aktoreak. Zuzendari lanak Begoña Bilbaok egin ditu.
"Trumoi hotsak"
Gai erakargarri bategaz ekingo diote antzezlanari. Joxe Kruz Gurrutxaga eta Susana Soleto aita-amak izatekoak dira. Familia bazkari batean, umeari ipiniko dioten izenari buruz berba egiten hasiko dira eta giroa gaiztotu egingo da berehala. "Eztabaidaren suak denak erreko ditu, eta trumoi hotsa entzungo da, umore ikuspegitik", azaldu dute egileek.