"Zaldibarko hondakindegiaren auziaren harira, eta haren ondorio larriak eta herritarren kezkak kontuan hartuta, udalerriko airearen kalitatea neurtzeko eskatu diogu Jaurlaritzari, errekerimendu bidez", azaldu dute oharrean Elorrioko Udaleko kideek. Gainera, neurketak Zaldibarren, Ermuan eta Eibarren egin dituzten parametro berberekin egiteko eskatu diote, eta ahalik eta azkarren egiteko.
Bestalde, gertatutakoaren larritasunaren eta Zaldibarrekin Elorriok duen gertutasunaren aurrean, Elorrio ere koordinazio mahaiko bileretako partaide izan dadila eskatu diote.