EH Bilduk prentsa oharrean dioenez, "Zaldibarko zabortegian izandako lan istripuaren inguruan Eusko Jaurlaritzak egin duen kudeaketa eskasa dela-eta, protestak antolatu dira Euskal Herriko hainbat udalerritan. Elorrion ere protestara deitu zen".
Mikel Arruabarrena jeltzaleak publiko egindako adierazpenak gogor kritikatu ditu gobernu taldeak. " Arruabarrenak ziurtatu du alkateak ez duela neurririk hartu balizko erasorik eragozteko ez balizko zabor jaurtiketa balego horrelakorik arintzeko ere. Bata zein bestea gezurra dira", azpimarratu du EH Bilduk. Ildo horretatik, bestelako neurririk hartuko duen aztertzen ari direla gaineratu dute. Koalizioak argitu duenez, Udaltzaingoagaz eta brigada buruagaz berba egin zuen Idoia Buruaga alkateak.
Bestalde, EH Bilduko udal taldeak elkartasun eta besarkada handiena helarazi die zabortegian desagertutako bi langileen familiei.