Elorrioko Udala 'Mugiment' txartelera batuko da

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 12a, 11:17

Elorrioko kiroldegian abonatuta dauden pertsonek txartel horri atxikiriko gainerako kiroldegiak erabili ahalko dituzte, doan. 

Elorrioko kiroldegian abonatuta dauden pertsonek txartel horri atxikiriko gainerako kiroldegiak erabili ahal izango dituzte 'Mugiment' txartelari esker.  Tartean, Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarakoak. Horrez gain, beste kiroldegietako erabiltzaileek ere erabili ahal izango dute Elorrioko kiroldegia. Horretarako, udalak ohar bidez jakitera eman du, lehenengo erabaki egin beharko dutela ea instalazioak zer baldintzatan, zer ordutan... erabili ahal izango dituzten gainerako kiroldegietako erabiltzaileek. 

Txartel "birtual"aren helburuak, herritarren artean kirola sustatzea, herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea eta baliabide publikoen kudeaketa hobetzea dira. 

Bestalde, Elorrioko Udalak zerbitzua uda amaitu baino lehen martxan jarri gura dutela azaldu du. Hala ere, lehenengo Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu behar dela, eta ondoren osoko bilkuran onartu behar dela jakinarazi dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!