Metal Smelting enpresako lau langileren kaleratzea salatzeko manifestazioa egingo dute bihar Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 5a, 11:55
Argazkia: LAB Durangaldea

18:30ean Metal Smelting enpresan hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. 

Sindikatuek ohar bidez jakitera eman dutenez, duela aste bi eta erdi lau langile finko kaleratu zituzten Elorrioko Metal Smelting enpresan, eta horien ordez hiru langile kontratatu zituzten aldi bateako laneko enpresetatik. Kaleratze horiek salatzeko, langileak berronartzeko eta lanpostu finkoen alde egiteko lau egunez greba egin dute bertako langileek. 

Bihar, berriz, manifestazioa egingo dute Metal Smelting enpresan hasita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!