Greba eskubidea urratzeagatik Elorrioko Lince enpresa kondenatu dutela dio ELAk

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 3a, 10:00

Metalgintzako greba langileen greba eskubidea urratzearren Euskadiko Auzitegi Gorenak Elorrioko Lince enpresa zigortu duela jakitera eman du ELAk prentsa ohar bidez. 

Sindikatuak ohar bidez jakitera eman duenez, "enpresak greba efekturik gabe uzteko erabilgarritasuna erabiltzeko erabakia hartu zuen, eta greba eskubidea urratu zuen". Hori horrela, gatazka kolektibo moduan erregistratu dutela eta enpresa kondenatu dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!