Elorrioko kiroldegiaren etorkizuna eztabaida iturri da udalean

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 24a, 14:25

Atzoko osoko bilkuran Elorrioko EAJk gobernu taldeak "kiroldegi berriaren proiektuagaz duen utzikeria" salatu zuen. EH Bilduko kideek, berriz, egungo kiroldegiaren diagnostiko bat egiten dabiltzala, eta datuak esku artean dituztenean erabakiko dela zer egin jakitera eman zuten.

"Uste dugu diagnostikoa oso berandu datorrela, eta ez dela momentua. Duela bost urte herri programan sartu zenuten, eta oraindik ez duzue egin. Gainera, kiroldegiaren gai honekin bost urtez biribilgunean bueltaka zabiltzate, eta ez dugu oharkabean pasako beste urte bat horrela pasatzea. ", esan zuen Mikel Arruabarrena EAJko bozeramaileak.

Dani Palaciosek, berriz, diagnostikoa egitearen garrantzia azpimarratu zuen, "horrekin ikusiko dugu eta bideragarria zer den". Horregatik aurtengo aurrekontuetan diagnostikoa sartu dutela esan zuen. Horrez gain, Idoia Buruaga alkateak kiroldegiaren azterketa egin ostean,  herritarrei galdetu behar bazaie galdetuko dietela adierazi zuen. "Ez daukagu beldurrik herritarrei galdetzeko, eta herritarrek erabaki dezaten zer gura duten", bukatu zuen Buruagak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!