Erdi Aroko Elorrio irudikatzen duen erakusketa, Lourdesko Amako ikasleen eskutik

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 22a, 15:00

Iturri Kultur Etxean erakusketa berri bat dago ikusgai azken egunotan. Erakusketa berezia da gainera, Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko bigarren DBHko ikasleek egindakoa, hain zuzen ere.

Lau maketen bitartez, Lourdesko Amako ikasleek Erdi Aroko Elorrio zelakoa zen erakutsiko diete herritarrei. Ikastetxekoek jakitera eman dutenez, lehenengo maketak Elorrio eta bere inguruak irudikatzen ditu. Bigarrenak herri erdigunea eta bertako kaleak, hirugarrenak garai hartako herriko etxe bat, eta azken maketak dorretxe bat.

Erakusketa hori Iturri Kultur Etxeko bigarren solairuan dago ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!