Gudariei omenaldia egiteko elkartu dira, gaur, Intxorta gainean

Anboto 2020ko urt. 12a, 17:00

Elorrio, Elgeta, Bergara eta Arrasateko herritarrak elkartu dira, gaur, Intxorta gainean gudariei omenaldia egiteko. Goizeko giro freskoa berotzeko salda eta sagardoa banatu dituzte, musikak lagunduta. Gudariak omentzeko ekitaldia amaitzean, talde argazkia atera dute.

Eguna borobiltzeko, trikipoteoa egin dute Elgetan. Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!