Kalean da Jon Urretabizkaia preso elorriarra

Anboto 2019ko abe. 28a, 13:07

Ia 20 urte egin ditu kartzelan. Gaur goizean irten du Huelvako (Andaluzia, Espainiar estatua) kartzelatik. Hamarnaka senitarteko eta gertuko joan dira Huelvako espetxe atarira. Espetxealdiak iraun duen ia 20 urtean, Espainiar estatuko hainbat kartzelatatik lekualdatu dute preso ohia. Soto del Real, Picassent (Valentzia), Cordoba eta Puerto de Santa Mariako kartzeletan egon da preso, Huelvakora lekualdatu aurretik

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!