Buzkantz Jaia ospatuko dute asteburuan Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 4a, 09:23

Seigarren urtez Buzkantz Jaia ospatuko dute Elorrion. 

Dagoeneko ohitura bihurtu den lez, Buzkantz Jaiari odoloste txapelketagaz emango diote hasiera. 12:00etatik 14:15era bitartean, herriko elkarte gastronomikoetan herritarrek txapelketako odolosteak dastatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, azaroaren 21ean Gazetako Lagunarte Elkartean epaimahai profesional batek aukeratutako lau odoloste finalistak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.  

Pintxo bira
Bestalde, abenduaren 6tik 8ra bitartean, herriko hamasei tabernatan odoloste pintxoez gozatzeko aukera egongo da. Ondorengo taberna hauek parte hartuko dute: Algari, Aterpe, Bikale, Batzoki Amilibia, Giroa, Guria, Katxarro, Leku Eder, Mai, Parra Taberna, Portalekua, Tanger, Urre Berri, Xelai, Zubi Musika Taberna eta Zuloa.

Ekoizle eta Artisauen Azoka
Abenduaren 8an, berriz,  ekoizle eta artisauen azoka egingo dute plazan eta pilotalekuan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!