Elorrioko lau erizain omendu dituzte Bilbon

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 2a, 13:38

Maria Angeles Hilera, Itziar Eguren, Maite Agirrebeitia eta Karmele Berriozabal omendu dituzte Bilboko 'La Bilbaina' elkartean. 

Erizainen elkarteak erretiroa hartu duten erizainei aitortza egin die asteburuan Bilboko 'La Bilbaina' elkartean. Ekitaldi horretan 60 erizain inguru egon ziren, eta horietako lau Elorriokoak izan ziren. Omendutako lau elorriarrak Maria Angeles Hilera, Itziar Eguren, Maite Agirrebeitia eta Karmele Berriozabal 1953an jaiotakoak izan ziren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!