Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egingo dute Elorrion

Anboto

Elorrioko boliviarren komunitateak deituta elkarretaratzea egingo du hilaren 24an, 13:00etan, Elorrioko plazan. Mobilizazioaren helburua Boliviako estatu kolpea salatzea izango da.

Bestalde, Elorrioko Udalak eta herriko hainbat elkartek mobilizazioagaz bat egin dutela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!