Elorrioko katu kolonia batzuetan pozoia aurkitu dutela salatu dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 18a, 10:20

Elorrixoko Kale Katuak elkarteak sare sozialen bidez salatu duenez, azken astean herriko katu kolonia batzuetan pozoia agertu da.

Gainera, elkarteko kideek jakitera eman dutenez, udaletxeak baimendutako pertsona batek janaria jartzen die kaleko katuei eta azken egunotan pote horiek ere kendu egin ditu norbaitek.  Hori gutxi balitz, bi katu ere desagertu egin direla salatu dute. 

Bestalde, herritarren batek zerbait ikusi badu edo ikusten badu sare sozialen bidez Elorrixoko Kale Katuak elkarteagaz harremanetan jartzeko deia egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!