Merkataritza txikia bultzatzeko asmoz, 'Flash astea' antolatu dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 15a, 10:50

Iazko azaroan, merkataritza biziberritu eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, Elorrioko Merkatari Elkarteak eta Elorrioko Udalak herria ilunetan kanpaina ipini zuten martxan.

Zapatu honetan, azaroak 16, EME elkarteko kideek beste kanpaina bati emango diote hasiera, flash asteari, hain zuzen ere. Hilaren 16tik 24ra bitartean egongo da martxan kanpaina, eta pintxo poteagaz hasiko dute. Hilaren 18tik 24ra bitartean, erakusleiho erakusketa bat egongo da. Eta azaroaren 22an, herriko hainbat komertziok 22:00ak arte zabalduko dituzte ateak. Horrez gainera, antolatzaileek jakitera eman dute hilaren 22an herriko dendetara doazenek hainbat sorpresa aurkituko dituztela bertan.

25 komertziok parte hartuko dute ekimen honetan, eta herritarrek Elorrioko dendetan erostea eta bertako komertzioei bultzada bat ematea du helburu, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!