Christian Dozzler austriarra izango da zapatuko protagonista. Dozzlerrek 40 urtetik gora daramatza blues munduan; AEBetan bizi da, eta urteotan zazpi disko kaleratu ditu. Beste 30 diskotan ere parte hartu du. 22:30ean hasiko dira kontzertu biak.
Elorriora zabalduz
Jaialdia Elorrio osora zabaldu guran, Portalekuan eta Gaztetxean ere egingo dira kontzertuak. Horrela, domekan, hilak 17, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak kontzertua eskainiko dute. 20:00etan hasiko da emanaldia, Portalekuan. Doakoa izango da.
Bestalde, Mikel Makalak eta Jimmy Bidaurretak azaroaren 21ean eskainiko dute kontzertua, Ateneon. Doinu latinoekin jazza eta funka nahasten dituzte, besteak beste. "Erritmo latindarrekin maitemindutako alkimistak dira, eta sorkuntza esperimentu bizigarri diren abestietan iraganeko musika egiten dute gaurko belarriekin, edo, gurago bada, gaurko musika egiten dute iraganeko belarriekin", azaldu dute antolatzaileek. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrera 5 eurokoa izango da.