Bederatzi lagun taldegaz, bihar hasiko dute Elorrioko Txapeldunen Liga areto futbolean

Joseba Derteano 2019ko aza. 14a, 12:25
Txapelketan parte hartuko duten bederatzi taldeetako ordezkarien familia argazkia.

Areto-futbola gustuko dutenei bideratutako txapelketa berri bat antolatu du Elorrioko Buskantza taldeak.

Kirola eta areto-futbola sustatzeko eta jendarteratzeko helburuz, Elorrioko Buskantza taldeak Txapeldunen Liga izeneko txapelketa antolatu du. Kirol hori gustuko duten lagun taldeei edo koadrillei bideratutako ekimena da. Bederatzi taldek eman dute izena txapelketan parte hartzeko. Gehienak Elorriokoak dira, baina Berrizkoren bat ere badago. 

Bariku honetan lehenengo jardunaldiko bi partidu jokatuko dituzte: 18:45ean, Depresion Break eta Aston Birra taldeen artekoa hasiko da, eta 20:00etan, Real Juvenil eta Estropeadiños taldeen artekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!