Lanen hauen helburua hondatuta dagoen jatorrizko hilarri bat konpontzea eta haren erreplika bat egitea dira. Baita, beste bi hilarritako estalkietan dauden grabatuak txukundu eta bestelako hainbat mantentze lan egitea.Horrez gain, hilarrien digitalizazioa ere egingo dutela azaldu dute. Bestalde, Argiñetan informazio panel bat ere jarriko dutela jakitera eman du udalak.
"Lan hauek Argiñetako nekropolia balorean jartzeko beste urrats bat dira, mantentze-lanak egin eta inguruari merezi duen itxura ematen joango gara”, adierazi du Alazne Mendizabal, Turismo eta Ondare arloko zinegotziak.