Mocker´s durangarrekin abiatuko da Elorrioko XXX. Jazz eta Blues jaialdia

Aritz Maldonado 2019ko aza. 12a, 15:25
Argazkia: Sara Estebez

Beste udazken batez, Elorrio jazz eta blues doinuz bustiko da, bertako jazz eta blues jaialdiagaz. Hiru hamarkadaren ondoren, jaialdiak ohiko filosofiari eusten dio: alde batetik, jazz eta blues doinuen eskaintza anitza edukitzea, eta, bestetik, Euskal Herriko zein nazioarteko joeren eraskulea izatea. Iaz lez, Durangaldeko talde baten emanaldiagaz hasiko da kontzertu sorta: Mocker´s hirukote gazteak Oreka Ahula aurkeztuko du Ateneon.

No-Land hirukoteak joko du bigarren kontzertua, azaroaren 15ean. Jazza oinarri hartuta, musika klasikoa, free jazz eta flamenko doinuak ere jorratzen dituzte. Egun bat geroago, azaroaren 16an, Christian Dozzlerrek eskainiko du kontzertua. Austriarra ibilbide luzeko artista da blues munduan. Zazpi disko atera ditu bere aldetik, eta beste 30 baten parte hartu du. Bigarren asteburuan, Makala, Trizak eta Anthony Stelmaszack arituko dira.

Hiru gune
Azaroaren 23ra arte iraungo du jaialdiak, eta zortzi kontzertuk osatzen dute egitaraua. Azken urteetan, jaialdia Elorrio osora zabaltzea izan da antolatzaileen helburuetariko bat. Horrela, gaztetxean (Micky & The Buzz, azaroaren 24an) eta Portalekuan (Jon Gurrutxaga eta Jimmy Bidarurreta, azaroaren 21ean) ere izango dira kontzertuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!