Elorrioko autokarabana zerbitzuagatik hiru euro ordaindu beharko dira

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 7a, 15:06

2016tik hona, martxan dago Elorrioko autokarabana gunea, San Jose kalean. Hiru urte hauetan zerbitzua doakoa izan arren, autokarabana guneak egunean 3 euroko kostua izango du datorren urtetik aurrera.

"Autokarabana gunean ur zikinak botatzeko eta elektrizitatea hartzeko aukera dago, eta horrek kostu bat suposatzen du. Beraz, turismo arloagaz berba egin eta gero, zerbitzuagatik hiru euro kobratzea proposatzen dugu", adierazi zuen Idoia Buruaga alkateak azken osoko bilkuran. Gobernu taldeak egindakoa begi onez ikusi zuten oposizioko taldeek —EAJk eta Herriaren Eskubideak—, eta aho batez onartu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!