Greba dela eta kiroldegian eman ez diren zerbitzuen dirua itzuliko du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 4a, 14:31

Bizkaiko deialdiagaz bat eginda, hamabost eguneko greba hasi zuten joan zen astelehenean Durangaldeko kiroldegietan, tartean Elorrioko kiroldegian. 

Udalak jakitera eman duenez, ituzlketa bi modutan egingo da. Ordainketa bankuko kontu batean helbideratuta duten abonatu edo erabiltzaileen kasuan, itzulketa zuzenean egingo zaie, inolako eskaerarik egin gabe. Ordainketa helbideratuta ez duten erabiltzaile edo abonatuen kasuan, dirua itzultzeko eskaera egin beharko dute, eta, bertan, dirua itzultzea nahi duten kontuaren zenbakia adierazi beharko dute. Eskaera orriak kiroldegian jaso eta utzi beharko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!