Elorrioko haurreskolaren inguruko diagnostikoa egingo du udalak

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 31a, 09:58

Eraikin horretan, haurreskola eta  hezkuntza sailaren mende dagoen 2 urteko gela daude, besteak beste. 

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, Elorrioko Herri Ikastetxeko Haurreskolako eraikina, eraikin zaharra da eta denborarekin gabezia funtzional eta arkitektoniko nabarmenak sortu ei dira. Beraz, Elorrioko Udalak eraikinaren diagnosi bat egitea erabaki du udalak. 

Udalak jakitera eman duenez, alderdi funtzionaletik eta alderdi arkitektonikotik egingo dute diagnosia. "Lehen urratsa ematen ari gara; lehen pauso garrantzitsua Haurreskola berria errealite bihurtzeko. Diagnostiko honekin gaur egun daukagun haurreskolaren argazkia izango dugu, oinarri izango dena proiektua gauzatu ahal izateko", azaldu du Maria Herrero alkateordeak. Horrez gain, haurreskolan inplikatuta dauden eragile guztiek parte hartuko dutela prozesuan jakitera eman du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!