Mugimendu feminista Durangaldean

Elorrioko herri mugimenduak iniziatiba, Berdintasun Sailak bultzada

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 29a, 11:00

Durangaldeko beste zenbait herritan gertatzen den fenomeno bera errepikatzen da Zaldibarren eta Elorrion. Adinez nagusiagoak diren emakumeek aisialdiari lotutako espazioak sortu dituzte, eta ez dute baztertzen data seinalatuetan kalera irten eta aldarrikapenak egitea. Egoera hori irauli egiten da, baina, adinez gazteagoak diren emakumeengan. Gazteenek ez dute euren burua aisialdiagaz bakarrik identifikatuta ikusten, eta aldarrikapen feministadun kolektiboak sortzeko joera ageri dute. Hala, Zornotzako, Durangoko eta Berrizko joera bera errepikatzen da baita Zaldibarren eta Elorrion ere. Azken herri honen kasuan, baina, bada berezitasun bat. Udaleko Berdintasun Sailaren ekimenez, garai batean sortutako elkarteak bizirik daude, eta ahulduta dauden beste batzuei ere laguntzen die.

Sare sendo bat helburu

Bilgune feminista

Sorrera urtea: 2016. Txoko Feministan aritutako kide batzuen eskutik sortua.

Helburu nagusiak: Herrian feminismotik eragitea. Uneotan, saretze feminista bat sortzera bideratu dituzte indarrak. Herriko emakumeen arteko sare indartsua sortu gura dute.

Ekintzak: Martxoaren 8ko, Azaroaren 25eko eta Ekainaren 28ko ekitaldiak. Gazteenentzat, autodefentsa tailerrak.

Bilera maiztasuna: hamabostean behin.

Kontaktua: elorrixokobilgunefeminista@gmail.com

Iparra argi duen talde berria 

Asanblada feminista

Sorrera urtea: 2019. Martxoaren 8ko asanbladatik sortua.

Helburu nagusiak: Herriko emakumeen sarea sortzea. Elkarlanerako espazioak sortzea. Eraso matxisten aurrean, erantzuteko ekintzak antolatzea. Durangon egitekoak diren Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan eragitea.

Ekintzak: Martxoaren 8ko ekitaldiak. Herriko eraso matxistak salatzea. Ferixa Nagusikoetako txupinazoa jaurti dute  aurten. Ateneon biltzen dira.

Partaide kopurua: 20 inguru.

Kontaktua: elorrixokoasanbladafeminista@gmail.com

Ahalduntzea eta garapen pertsonala

Elorri-lore elkartea

Sorrera urtea: 2005

Helburu nagusiak: ahalduntzea eta parekidetasuna lantzea. 60 urtetik gorako emakumez osatutako taldea da. Gazteak erakartzea dute erronka.

Ekintzak: Garapen pertsonalari buruzko ikastaroak eguenetan. Sexologia eta ahalduntzea lantzen dituzte bertan, besteak beste. Martxoaren 8ko eta Azaroaren 25eko ekintzak egitea. Bazkariak, txangoak eta film proiekzioak.

Partaide kopurua: 50 kide guztira. 20 kide modu aktiboan.

Kontaktua: elorri.lore@gmail.com

Udaleko berdintasun sailagaz batera

Lilika elkartea

Sorrera urtea: 2001. Elorrioko Udalak lehenengo Berdintasun plana onartu zuenean sortu zen taldea.

Helburu nagusiak: Udaleko Berdintasun Sailak hartzen dituen erabakiei behaketa egitea. Hausnarketarako gune bat izatea. Udaleko teknikariagaz batu eta informazioa partekatzen dute. Bertan batzen diren kideek herriko beste elkarte batzuetan ere parte hartzen dute.

Partaide kopurua: 5 inguru.

Bilera maiztasuna: hamabostean behin, gutxi gorabehera.

Kontaktua: lilikaemakumetaldea@gmail.com

Aliantzak sortzeko topalekua

Alargunak

Sorrera urtea: 1991

Helburu nagusiak: Emakume alargunen egoera plazaratzea eta egoera horretan dauden herritarren artean aliantzak eta babesguneak sortzea. Babes emozionalerako eta ekonomikorako sareak sortzea. Elkarteko partaide guztiek 65 urtetik gora dute.

Ekintzak: Askotariko gaiak lantzen dituzten hitzaldiak eta txango kulturalak. Udaleko Berdintasun Sailagaz batera koordinatzen dira.

Partaide kopurua: 85 inguru.

Kontaktua: berdintasuna@elorrio.eus (Udaleko Berdintasun Saila)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!