Aitor Mimenzak ez du aurkaririk izan Oñati-Arrasate lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 28a, 11:00

Argazkia: goiena.eus

Gorka Bizkarra mañarriarak laugarren postua lortu zuen eta Maider Ramos iurretarak zazpigarren postua. 

Atzo goizean Oñati-Arrasate lasterketa jokatu zen. Bertan, Aitor Mimenza elorriarrak nagusitasunez irabazi zuen, bigarren sailkatuari, Unai Ibarrari 3.15eko errenta aterata. Hirugarren postua, berriz, Mikel Ruizentzat izan zen eta Gorka Bizkarra mañarriarra laugarren izan zen helmugan. 

Emakumezkoetan, berriz, Lourdes Colomok lortu zuen garaipena, eta Maider Ramos iurretarrak zazpigarren postua lortu zuen. 

Goienak egindako kronika eta argazki galeria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!