Azaroaren bataren arratsaldean lehiaketaren gaia, objektua eta esaldia ezagutzera eman ostean, 24 orduko epea izango dute parte hartzaileek film labur bat grabatzeko. Azaroaren bian, zapatuarekin, Arriolan eskainiko dira lan horiek.
Hamaika taldek parte hartu zuten iazko laburmetrai lehiaketan. Gaia eraldaketa izan zen, eta lema, itotzekotan, ur handitan. Grabon taldearen Celorrio lanak irabazi zuen.