80 urtetik gorakoen eguneko menuak diruz lagunduko ditu Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 24a, 10:28

Nagusi Aktiboen Jantoki Programa jarri du martxan Elorrioko Udalak, eta 2020ko maiatzaren 31ra arte egongo da abian. Interesa dutenek eskabide orria bete beharko dute, udaletxean. 

Zahartze aktiboa mantendu asmoz, diru-laguntza izango dute eguneko menua herriko zenbait jatetxeetan kontsumitzen duten Elorrioko 80 urtetik gorako pertsonek. Udalak jakitera eman duenez, Batzokian, Gurian, Katxarron, Kotxeron eta Tangerren eskaintzen dituzten eguneko menuen zenbatekoaren parte bat lagunduko dute diruz. 

Ohar bidez azaldu dutez, bi erabiltzaile mota egongo dira: a erabiltzailea eta b erabiltzailea. Erabiltzaile mota horiek petsona bakoitzak jasotzen duen pentsioaren eta familia-unitateko pertsona kopuruaren arabera zehaztuko dituzte. A erabiltzaileak: 6 euroko laguntza jasoko du gehienez menu bakoitzeko. B erabiltzaileak, berriz, 4 euroko laguntza. 

Bestalde, Elorrion erroldatuta egotea beharrezkoa dela eta programak irauten duen bitartean pertsona bakoitzaren 22 menu lagunduko dituela udalak jaktiera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!