Espetxeratuta dauden kataluniar politikarien askatasuna eskatu dute Elorrioko Udaleko zinegotziek

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 23a, 10:41

Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 14an eman zuen ezagutzera 'Procés'aren epaia. Epai horren kontra mozio bat onartu zuten, aho batez, Elorrion. Mozioaren bidez besteak beste espetxeratuta dauden kataluniar ordezkarien askatasuna eskatu zuten.  

Onartutako mozioa:

1. Udal honek adierazi egiten du “procés”aren epaia haserregarria eta bidegabea dela. Oso aurrekari arriskutsua da desobedientzia zibila, manifestazio eskubidea eta adierazpen-askatasuna delitutzat jotzen dituelako, sedizio delituarekin lotuz eta ez du batere laguntzen Kataluniako gatazka konpontzeko.

2. Politikaren judizializazioak ez du ezertarako balio eta ezin da ardatz bihurtu Kataluniako erronka konpontzeko. Justiziaren manipulazioak helburu politikoetarako Botere Judizialaren sinesgarritasuna kolokan jarri du, baita politika degradatu ere.

3.  Espetxeratuta dauden eta epai honek kondenatzen dituen kataluniar ordezkarien askatasuna erreklamatzen dugu, epaitutako gertakariak esparru politikora mugatzen direla ulertzen dugulako.

4. Gure elkartasuna eta hurbiltasuna adierazten diegu egoera bidegabe honek kaltetzen dituen pertsona guztiei, beren senideei eta ordezkatzen dituzten erakunde politiko eta sozialei. Era berean aldarrikatzen dugu epai bidegabe honek behar duen erantzun irmo, bare eta anitza kataluniar gizarteak baliatu izan duen bide beretik eramatea, hau da, bide baketsu eta demokratikoen bidez.

5. Salbuespenezko bide judizial, juridiko edo prozesalak indargabetzea aldarrikatzen dugu, 2017ko urriaren 1eko erreferendumarekin lotutako kausa guztiak bertan behera utzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!