Aldagelak eta hiru ikasgela berri Elorrioko Institutuan

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 23a, 09:09

Udaz geroztik hainbat lan egin dituzte institutuko sotoan. 

Ekainaz geroztik institutuko sotoko egokitze-lanak egiten ibili da Elorrioko Udala, eta dagoeneko amaitu dituzte. Lan horiei eskera, aldagelak eta hiru ikasgela berri izango dituzte bertan. "Azken urteetan gauza asko egin dira eskola inguruan, baina etorkizunerako ikuspegi orokorrik gabe, momentuko beharren arabera. Horren aurrean, proiektu orokorra egitearen premia ikusi genuen eta inguruari osotasunean ekitea pentsatu genuen", azaldu du Idoia Buruaga alkateak. 

Proiektu orokor horren baitan hainbat lan sartu dira: San Jose kaletik eskola-bidea sortzea, errugbi-zelaiko harmailak eta aldagelak, ikastetxe atzeko irisgarritasuna hobetzea...

Horrez gain, erabilera anitzeko eraikinari komunak eta garbiketa-tresnak gordetzeko biltokia egingo dizkiotela eta Lehen Hezkuntzako eraikinaren sarreran oinez bidea egokituko dutela jakitera eman du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!