Elorrioko herrigune historikoko termitekin bukatzeko plana martxan dago

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 16a, 12:52

Aspalditik arazoa dago termitekin Elorrioko herrigune historikoan. Arazo horri konponbidea eman asmoz, bost urte iraungo duen tratamendua aplikatzen hasi berri direla jakitera eman du Elorrioko Udalak ohar bidez. Lehenengo pausoa termitak hauteman dituzten eraikinetan jakia jartzea izan da termita-koloniak kontrolatu eta deuseztatzeko asmoarekin.

Duela bi urte hasi zen prozesuaren jarraipena da hau. Sasoi hartan  termiten azterketa sakonagoa egitea eta esku-hartze orokorra egitea erabaki zuen Elorrioko Udalak. Hori horrela,herrigune historikoko etxebizitza guztiak aztertu zituzten, eta diagnosi bat egin zuten. Diagnosiaren emaitzak ikusita, izurritearekin amaitzateko esparru osoan eragin behar zela erabaki zuten.

Lanek 82.000 euroko aurrekontua izango dute, udalak %30a ordainduko du eta gainontzekoa herrigune historikoko bizilagunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!