Langabetu eta langileei laguntzeko Orientazio Zerbitzua martxan jarri dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 14a, 12:13

Urriaren 16az geroztik martxan egongo da zerbitzua. 

Langabezian dauden pertsonei zein lan hobe baten bila dabilen herritarrei lagundu asmoz orientazio zerbitzua martxan jarri dute Elorrion. Ohar bidez jakitera eman dutenez, Zabaltzen-Sartuk Elorrioko Udalaren babesagaz eta Lanbideren laguntzarekin jarri du martxan zerbitzua.  Iturri Kultur Etxean eskainiko den zerbitzua urriaren 16az geroztik martxan egongo da, eta aurrez hitzordua hartu beharko da. 

"Oso garrantzitsua da zerbitzua herritarrei hurbiltzea, orain arte bezala Durangora jo beharrean etxe ondoan edukitzea oso mesedegarria da herritarrentzat. Zerbitzuaren helburua pertsonen abiapuntua kontuan hartuta bidea erakustea da, baliabide guztiak eskura jartzea", adierazi du Laura Agudiña, zerbitzuko orientatzaileak. Horrez gain, enpresekin bitartekaritza lana egiten dutenez, orientatuak eta enpresak harremanetan jartzen dituztela jakitera eman du arduradunak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!