Berri Txarrakek kontzertua eskainiko du Elorrioko gaztetxean

Aritz Maldonado 2019ko urr. 11a, 11:02

Kontzertua urriaren 20an izango da, 20:00etan. 

Sarrerak domekan, urriak 13, jarriko dira salgai, 19:00tik aurrera, gaztetxeko leihatilan bertan. Hamar euro balio dute sarrerek.

'Ikusi arte. 1994-2019' biraren zati honetan, zazpi kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herriko beste horrenbeste aretotan, tartean, Elorrioko gaztetxekoa. Taldeak adierazi duenaren arabera, pertsona bakoitzak kontzertuko bi sarrera erosteko muga izango du. 

25 urteko ibilbidearen ostean, "etenaldi mugagabea" egiteko asmoa iragarri zuen Berri Txarrakek iaz. Taldearen azkeneko kontzertua azaroaren 23an izango da, Iruñeako Nafarroa Arenan. Otsailaren 16an abiatu zen bira, eta ordutik, hamarnaka kontzertu eskaini ditu hirukoteak mundu osoan zehar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!