Herriko merkataritza indartzeko 1.000 bono jarri dituzte herritarren eskura Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 10a, 09:18

Herriko merkataritza bultzatu asmoz 'Elorrixon Dendarik Denda' kanpaina martxan jarri dute Elorrioko Merkatari Elkarteak eta Elorrioko Udalak. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, 1.000 deskontu-txartel jarriko dituzte herritarren eskura.

Deskontu-txartelek 20 euroko prezioa eta 30 euroko balioa izango dute. Hauek eskuratu gura dituzten herritarrek Turismo Bulegoara joan beharko dute urriaren 14tik aurrera.

"Kanpaina honekin herriko merkatu txikietan erosketak egitea lortu gura dugu", adierazi du Maria Herrero alkateordeak. Bestalde, kanpaina honek mundu guztiari egiten diola "mesede" esan dute EMEko ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!