Akordioa lortuta bihar lanera itzuliko dira Elorrioko Udaleko garbiketako langileak

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 7a, 11:33

Gaur goizean sinatu dute akordioa Elorrioko Udaletxean, besteak beste %20,76ko baztazbesteko soldata igoera izango dute langileek. Akordioa sinatu ostean, langileek eta ELA sindikatuko kideek ospakizunerako tartea hartu dute herriko plazan. 

Apirilaren 29az geroztik "lan baldintza duinen" defentsan greba mugagabean izan dira Elorrioko Udaleko garbiketako langileak. Sindikatuak gaur goizean jakitera eman duenez, joan zen astean udalaren eta alde sindikalaren artean izandako hainbat bileraren ostean lortu dute akordioa. Akordioan hainbat puntu ageri dira, tartean Elorrioko azpikontratatutako garbitzaileek %20.76ko batazbesteko soldata igoera izango dutela. Horrez gain, gainkargak konpontzeko lanaldi igoera "garrantzitsuak" emango direla eta baita kategoria igoera "handia" aitortu zaiela adierazi dute. "Soldata arrakalaren aurkako borrokaren garaipen garbia da hau", esan dute sindikatuko kideek. 

Langileek, berriz, eskerrak eman dizkiete ELA sindikatuari. "Eskerrak eman gura dizkiogu gatazka honetan jasotako babesarengatik eta baita behar izan ditugun giza-baliabide eta baliabide-materialak gure eskura jartzearren", esan du garbiketako langilea den Maria Angeles Mendez elorriarrak. 

Bestale, eskerrak eman dizkiete ELAko sektore guztietako ordezkari eta militanteei, elorriarrei eta Gaztetxeko kideei, besteak beste. 

Udalak balorazio positiboa

Elorrioko Udalak "balorazio positiboa" egin du hainbeste neke sortu duen gatazka amaitu delako, eta negoziazio-prozesuak iraun duen denbora guztian diru publikoaren kudeaketan duten erantzukizuna ez dutela ahaztu azaldu dute. 

Bestaldea akordioa honakoa dela azaldu dute:
1. Astean lan-ordu gehiago izatea orain arteko espazio berberak garbitzeko, eraikin bakoitzaren benetako premiak oinarri hartuta.
2. %11,33ko igoera lansarietan langile guztientzat, kategoria igoeraren bidez gauzatuko . dena. 
3. Plaza berriak daudenean lanaldi partzialeko kontratuak dituztenei lan horiek eskaintzea eta ordezkapenak egiterakoan lanaldi partziala duten pertsonak lehentasuna izatea. 
4. Lizitazio berriaren denbora-eremua 4 urtekoa izatea, urte bete luzatzeko aukerarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!