Lehen postua eskuratu du Roberto Mendibil Arando elorriarrak Robregordoko trial txapelketan

Anboto 2019ko urr. 6a, 17:48

Trialeko motor klasikoen txapelketa irabazi du Mendibil Arandok, asteburu honetan zehar Robregordon (Madril) jokatutako sariketan. ‘Pre75’ izendatutako motorren kategorian eskuratu du lehen postua. Elorrioko motor gidariak zortzi lasterketa jokatu ditu denboraldi honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!