Land rover batek su hartu du Kanpazar inguruan eta sua itzaltzen dabiltza suhiltzaileak

Anboto 2019ko urr. 4a, 21:30

Kanpazartik Elgetarako (Gipuzkoa) bidean hartu du su Land Roverrak. Matxura mekaniko batek eragin du sutea, antza. Suhiltzaileak bertaratu dira eta beharrean dabiltza uneotan. Ertzaintzaren iturrien arabera, sua basoko zuhaitzetara hedatzea ekidin gura dute. Matxura 21:00ak aldera izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!