Aurten ere, Errebonbiloen tiroak, kalejirak eta dantzak izango dira protagonista. 5:00etan iragarriko dute egunaren hasiera, lehenengo eskopeta tiroekin. 11:00etan nesken gomazko paletako zirkuitua egongo da, 11:30ean koruaren emanaldia, eta 13:30ean txistularien kontzertua. 17:00etan emango diote amaiera egunari, dantzarien saioagaz.