Ertibil erakusketarako bisita gidatuak egongo dira gaur

Aritz Maldonado 2019ko ira. 25a, 08:22

Natalia Suarezen eskutik izango dira gaurko programaturik dauden bi bisita gidatuak. Euskarazko bisita arratsaldeko 18:30ean izango da. 

Ordubete beranduago izango da gaztelerazko bisita, 19:30ean. Bizkaiko 18 artisten lanak erakutsiko dira Iturri kultur etxean, tartean Suarezen lan bat. Maria Benito Piriz durangarraren lan bat egongo da ikusgai, baita ere. 

Astelehenetik barikura egongo da erakusketa ikusteko aukera, 09:30-21:00 bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!