Elorrioko inguruak eta mendiak ezagutzeko aukera eskainiko du Erdellak domekan

Joseba Derteano 2019ko ira. 25a, 10:00

15 eta 32 kilometroko ibilbide bi prestatu dituzte Elorriko XXIV. Biraren barruan.

Bira luzea 07:30ean hasiko da eta Udalatx mendi gainetik igaroko dira, besteak beste. 09:00etan hasiko den ibilbide laburra eramangarriagoa izango da. Izen-ematea Erdella Mendizale Taldearen webgunean egin daiteke. Baita honako helbide elektronikora idatzita ere: erdella@erdellamt.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!