Gizonezko bi atxilotu dituzte Elorrion, abandonatutako taberna batean lapurreta egitea egotzita

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 17a, 14:07

Ertzaintzak jakitera eman duenez atzo arratsaldean atxilotu zituzten bi gizonezkoak.

Elorrioko Iguria auzoko abandonatutako taberna batean lapurreta egitea egotzita 30 eta 44 urteko gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, bizilagun batek pasa zien abisua, tabernaren aurrean furgoneta "susmagarri" bat zegoela, eta tabernaren barruan zaratak entzuten zirela. Orduan, bertaratu eta lapurrak bertan atxilotu zituztela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!