Ikasturte hasieran, Elorrioko ikasleek eraberritua izango dute eskola publikoko lehenengo solairua

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 4a, 09:21

Uda garaia sasoi ona izaten da urtean zehar egin ezin daitezkeen lanak egiteko, eta, azken asteotan, beharginak buru-belarri dabiltza beharrean Elorrioko Eskola Publikoan. Urte hasieran onartutako aurrekontuetan azaldutako moduan, gaztetxoek udako oporrak hartu bezain laster eskola publikoko lehenengo solairua eraberritzen hasi ziren Elorrion, eta lanak irail erdialderako amaituta egongo direla adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

Proiektuaren asmoa eskola eta honen inguruak atontzea da. Egitasmoa zenbait fasetan dago banatuta eta eskolara bidean lanak eginez ekin zioten. "Udan eskolako lehenengo solairua berrantolatu dugu. Eraberritutako solairuan instituturako hiru ikasgela berri egongo dira, eta baita aldagelak eta biltegi berriak ere. Ikastetxeak zein errugbi taldeak erabiltzeko izango dira", esan du Buruagak. Horrez gainera, eskola osteko irisgarritasuna ere hobetu dute.

Bestalde, urtea amaitu aurretik Haur Hezkuntzako sarrera konponduko dute eta erabilera anitzeko pabilioian komunak ipiniko dituzte.

Lan hauen aurrekontua 663.000 eurokoa da eta lanak urte amaierarakoko amaitatuta izatea aurreikusten du Elorrioko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!