Joseba Attard elorriarrak ardiei ilea mozteko Munduko Txapelketan parte hartu du

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 11a, 14:41

Uztailaren 4tik 7ra bitartean, ardiei ilea mozteko Munduko Txapelketa jokatu da Frantzian. Hiru urterik behin jokatzen den txapelketan, munduko moztailerik onenak batu dira, eta euren artean izan da Joseba Attard elorriarra. 

Le Dorat herrian jokatu den txapelketan 34 herrialdek parte hartu dute, eta Attardek eta bere taldekideek (bederatzi parte-hartzaile ibili dira Espainiako taldeagaz) 10. postuan amaitu dute txapelketa. Elorriarrak adierazi duenez, emaitza "oso ona" izan da eta "oso pozik" itzuli dira Munduko Txapelketatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!